Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 28a

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, giro ederra nagusituko da.

Arratsaldean mendi inguruetan hodei baxu batzuk agertuko dira, baina giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 19-21 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina giro argia nagusituko da. Arratsaldean pixkanaka hodei baxuak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estalirik geratuko delarik, gauean euri txiki pixka bat baztertu gabe. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!