Okerrera egingo du giroak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 26a

Goizean hodeiak nagusi izango badira ere, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Eguerditik aurrera ordea, fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estali eta euritara joko du.

 Zaparradak eguna amaitu bitarte emango dira, nahiz eta, ez den euri litro askorik espero. Goizean goiz hego-haizea ibiliko bada ere, goiz erditik aurrera ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak ia egun osoz emango dira, egunaren erdiko orduetan tarteka mardul botako duelarik. Gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!