Aspaldiko partez giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 24a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina nahiko azkar jasoko du eta egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, orokorrean ostarteak nagusituko direlarik eta giro nahiko eguzkitsua nagusituko delarik.

Ipar-ekialdeko haize leuna gailenduko da eta tenperaturan gorakada nabarmena emango da, 18-20 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Udaberri sasoiko giro ederra izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina hodei hauek ez dute ondoriorik ekarriko eta ostarteak gailenduko direnez, giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Arratsaldearen erdi arte hego-haizea nagusituko da, azken orduetan iparrak muturra sartuko duelarik. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 23-25 graduan joko duelarik goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!