Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 22a

Goizean goiz hodei asko izanagatik ateri eutsiko dio, baina goiz erditik aurrera eta egunaren erdiko orduetan zaparrada txiki batzuk botako ditu.

Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta azken orduetan ostarteak irekiko dira. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik  joko du, arratsaldean iparraldetik eta azken orduetan ipar-ekialdetik. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

Giro egonkorra izango dugu bihar. Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, orokorrean ostarteak nagusituko direlarik eta giro eguzkitsua nagusituko delarik. Ipar-ekialdeko haize leuna gailenduko da eta tenperaturan gorakada nabarmena emango da, 20-22 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!