Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 21a

Goizean hodeiak ugariak izango dira ostarte txiki batzuekin eta ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ordea, berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du.

Zaparradak botako ditu, baina orokorrean tartekatuak izango direnez, ez du euri askorik egingo. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean goiz hodei asko izanagatik ateri eutsiko dio, baina goiz erditik aurrera eta egunaren erdiko orduetan zaparrada txiki batzuk botako ditu. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta azken orduetan ostarteak irekiko dira. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik  joko du, arratsaldean iparraldetik eta azken orduetan ipar-ekialdetik. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!