Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 21a

Goizean hodeiak ugariak izanagatik, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da.

Eguerditik aurrera hodeiak ugaritu eta ezegonkortu egingo du. Zaparradak botako ditu, tarteka mardul xamarrak izatea baztertu gabe. Goizean haize aldakorra ibiliko da, eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira ostarte txiki batzuekin eta ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ordea, berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu, baina orokorrean tartekatuak izango direnez, ez du euri askorik egingo. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 15-17 graduan joaz goia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!