Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 16a

Giro ezegonkorra izango dugu. Goizean berriz ere hodeiak nagusi izanagatik, ateri eutsiko dio eta tarteka ostarte txiki batzuk irekiko dira. Arratsaldean aldiz, hodeiak ugaritu eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, euri gutxi espero den. Goizean haizea hegotik ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik ahul. Tenperatura antzeko kokatuko da, 14-16 graduan joz goia. 

Bihar, are giro ezegonkorragoa. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira. Arratsaldean aldiz, berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du. Zaparrada mardulak botako ditu, tarteka ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldera egingo duelarik. Tenperatura igo egingo da, 16-18 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!