Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 15a

Zeruan hodeiak nagusi izango dira egun osoan zehar, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ireki.

Hodei horiek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte arratsaldean, puntualki mardulak izatea baztertu gabe, ekaitz eta guzti. Goizean giro ateria izango da. Haizea goizean hego-mendebaldetik ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 14-16 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodeiak nagusi izanagatik, ateri eutsiko dio eta tarteka ostarte txiki batzuk irekiko dira. Arratsaldean aldiz, hodeiak ugaritu eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da. Goizean haizea hegotik ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik ahul. Tenperatura antzeko kokatuko da, 14-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!