Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 14a

Goizean hodei ugari izanagatik zeruan, giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Arratsaldean zehar ordea, egoera ezegonkortu egingo da eta zaparradak nagusituko dira, tarteka ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 14-16 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Zeruan hodeiak nagusi izango dira egun osoan zehar, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ireki. Hodei hauek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte, puntualki mardulak izatea baztertu gabe, ekaitz eta guzti. Haizea iparraldetik ahul ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 14-16 gradua joaz goia.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!