Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 12a

Goizean goizetik hasita erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango da.

Hala ere, ostarteak nagusituko direnez goiza lasaiagoa izango da. Arratsaldean aldiz hodei baxuak ugarituko dira eta barnealdetik ez da baztertu behar ekaitzen bat sartzea. Hala ere, ekaitzetarako probabilitatea baxua izango da. Ipar-haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro ilunagoa izango dugu bihar. Goizean hodei asko izanagatik zeruan ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da. Arratsaldean ordea fronte bat iritsiko da eta tarteka euri zaparrada politak botako ditu. Gauean ateriago geratuko da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!