Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 11

Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da nagusi.

Arratsaldean zehar beroaren eraginez bero-hodei batzuk garatuko dira eta ez da baztertzen ilunabar aldera ekaitz bakanen bat lehertzea. Hala ere, ekaitzetarako joera txikia izango da eta gehienean ateri egongo da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 26-28 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean goizetik hasitan erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handiagoa izango da. Hala ere, ostarteak nagusituko direnez goiza lasaiagoa izango da. Arratsaldean aldiz hodei baxuak ugarituko dira eta barnealdetik ez da baztertu behar ekaitzen bat sartzea. Hala ere, ekaitzetarako probabilitatea baxua izango da. Ipar-haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak behera egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!