Uda giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 10a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei finak agertuko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emango diotelarik.

Hala ere, ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoan. Hego-haizea ibiliko da, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 26-28 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da nagusi. Arratsaldean zehar beroaren eraginez bero-hodei batzuk garatuko dira eta ez da baztertzen ilunabar aldera ekaitz bakanen bat lehertzea. Hala ere, ekaitzetarako joera txikia izango da eta gehienean ateri egongo da. Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 26-28 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!