Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 8a

Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean nahiko ateri eutsiko dio.

Goiz erdi edo eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira, nahiz eta, zerua ez den guztiz garbi geratuko. Goizean haize aldakorra izango da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da 16-19 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei hondar batzuk agertuko badira ere, goizean zehar desagertuko dira eta egun osoan zehar eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Ipar-ekialdeko haize suabea ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 22-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!