Bihar, jasotzera egingo du. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta tarteka euri txiki pixka bat izango da. Goiz erdi edo eguerdirako ordea, atertu eta ostarteak irekiko dira arratsaldean zehar. Goizean haize aldakorra izango da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, eta 18-20 gradu artean joko du goia.