Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 5a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, orokorrean aterruneak nagusi izango dira.

Arratsalde erditik aurrera ordea, bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du, tarteka ekaitz handi xamarrak izatea baztertu gabe. Gauean fronte batekin euria izango da. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, ordutik aurrera ipar-mendebaldekoa. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango da. Euria egun osoz botako du, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren lehen zatian. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturaren beherakada handia izango da, 10-12 graduan joko duelarik goia gehienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!