Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 4a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, beti ere, hodeiak ugariagoak izango direlarik egunaren lehen zatian.

Hodei hauek euri pixka bat ekarriko dute, non egun osoan zehar emango diren zaparradak. Hala ere, oso euri gutxi espero da litrotan. Hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu ihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, orokorrean aterruneak nagusi izango dira. Arratsalde erditik aurrera ordea, bero-hodeiak garatu eta ekaitzetara joko du, tarteka ekaitz handi xamarrak izatea baztertu gabe. Gauean fronte batekin euria izango da. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, ordutik aurrera ipar-mendebaldekoa. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!