Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 3a

Goizean ostarte politak nagusituko dira eta giro atsegin eta ederra izango dugu.

Arratsaldean zehar mendebaldetik barrena hodeiak nagusitzen joango dira, orokorrean erdi eta goi-mailakoak izango direlarik. Zerua estalirik geratuko da eta gauean euri pixka bat ere izango da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 16-19 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, beti ere, hodeiak ugariagoak izango direlarik egunaren lehen zatian. Hodei hauek euri pixka bat ekarriko dute, non egun osoan zehar emango diren zaparradak. Hala ere, oso euri gutxi espero da litrotan. Hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!