Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 2a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro atsegina izango da.

Arratsaldean barnealdetik barrena bero-hodeiak sartuko dira eta ez da baztertu behar uneren batean zaparradaren bat edo beste izatea, tarteka mardulak izango direlarik. Gauean giroa lasaitu egingo da berriro. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 14-17 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean ostarte politak nagusituko dira eta giro atsegin eta ederra izango dugu. Arratsaldean zehar mendebaldetik barrena hodeiak nagusitzen joango dira, zerua estalirik geratuko da eta gauean euri txiki pixka bat ere izango da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 18-20 graduan joaz goia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!