Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko maiatzaren 1a

Egun osoan zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango da.

Zaparradak egun osoan emango dira, baina ugarienak eta mardulenak goizean eta arratsaldeko lehen orduetan emango dira, tarteka gogotik botako duelarik. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 10-13 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro atsegina izango da. Arratsaldean barnealdetik barrena bero-hodeiak sartuko dira eta ez da baztertu behar uneren batean zaparradaren bat edo beste izatea. Hala ere, euri gutxi botako du. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!