Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 30a

Goizean hodei batzuk izanagatik zeruan, ostarte zabalak nagusituko dira eta giro ederra izango da.

Arratsaldean zehar hodeiak ugarituz joango dira mendebaldetik barrena, baina eguna amaitu bitarte ez da euririk espero. Hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 18-20 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango da. Zaparradak egun osoan emango dira, baina ugarienak eta mardulenak goizean eta arratsaldeko lehen orduetan emango dira, tarteka gogotik botako duelarik. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 10-12 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!