Giro lasaixeagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 27a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak ugariagoak izango dira, tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dutelarik.

Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean zaparrada bakanen bat bota badezake ere, ostarteak ugariagoak izango dira eta giro argiagoa izango dugu. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, azken orduetan ipar-mendebaldera finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Bihar, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, hodeiak eta ostarteak eta giro ateri eta lasaia izango dira nagusi. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, hodeiek presentzia irabaziko dute eta zaparrada giroa nagusituko da, nahiz eta, ez den espero euri askorik egiterik. Gauean berriz ere atertzera egingo du. Goizean hego-haizea ibiliko da, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!