Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 26a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lehorra eta lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan barnealdetik barrena hodei trinkoagoak sartuko dira, non zaparrada giroa nagusituko den, tarteka mardul xamar botatzea baztertu gabe. Azken orduetan ordea, berriz ere atertu eta ostarteak gailenduko dira. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Giro lasaixeagoa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina hodeiak ugariagoak izango dira, tarteka zaparradaren bat edo beste utziko dutelarik. Hala ere, ez da euri askorik espero. Arratsaldean zaparrada bakanen bat bota badezake ere, ostarteak ugariagoak izango dira eta giro argiagoa izango dugu. Arratsalde erdi arte hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, azken orduetan ipar-mendebaldera finkatuko delarik. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!