Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 25a

Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira, zerua ilun agertuko delarik eta hodei horiek euria utziko dute.

Zaparradak gehienbat arratsaldean emango dira eta orokorrean euri txiki modura izango dira, nahiz eta, ez den baztertu behar tarteka mardulago egitea. Gauean ateriago geratuko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura gorago kokatuko da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro argiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lehorra eta lasaia izango dira. Arratsaldeko lehen orduetan barnealdetik barrena hodei trinkoagoak sartuko dira, zaparrada bakanen bat botatzea baztertu gabe. Azken orduetan ordea, berriz ere ostarteak gailenduko dira. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!