Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 24a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka mardul egitea baztertu gabe, hala ere, ez dira litro asko pilatuko. 

Arratsaldean zehar aldiz ateri eutsiko dio eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haize biziak jarraipena izango du, baina tenperaturak gora egingo du, 9-11 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira, zerua ilun agertuko delarik eta hodei hauek euria utziko dute. Zaparradak egun osoan zehar emango dira eta orokorrean euri txiki modura izango dira, nahiz eta, ez den baztertu behar tarteka mardulago egitea. Gauean ateriago geratuko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 9-11 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!