Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 23a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, zerua estalirik mantenduko dutelarik eta hodei horiek euria utziko dute.

Zaparrada ugarienak goizean izango dira, tarteka mardul botako duelarik. Arratsaldean euria txikiagoa eta tartekatuagoa izango da. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 7-9 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000-1.100 metroan kokatuko da.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka mardul egitea baztertu gabe. Arratsaldean zehar aldiz nahiko ateri eutsiko dio eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haize biziak jarraipena izango du, baina tenperaturak gora egingo du, 10-12 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!