Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 20a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina nahiko azkar jasoko du eta goiza eta egunaren erdiko orduak eguzkitsu eta ederrak izango dira.

Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua nahiko zikin geratuko da. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta ateri egongo da. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia.  

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zeruan hodei gutxi izango da eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da. Arratsaldean zehar ordea, berriz ere hodeiek presentzia irabaziko dute eta zerua nahiko estalirik utziko dute azken orduetarako. Hala ere, ez da euririk espero. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, nekez gaindituko dituztelarik 11-13 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!