Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 19a

Goizean goiz hodei hondar batzuk izango dira zeruan, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira eguna amaitu bitarte.

Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturek gora egingo dute, 16-18 graduan joaz goia. Gauean oskarbi geratuko denez dezente hoztuko du.

Giro egonkorra izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina nahiko azkar jasoko du eta goiza eta egunaren erdiko orduak eguzkitsu eta ederrak izango dira. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua nahiko zikin geratuko da. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta ateri egongo da. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!