Pixkanaka jasotzen hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 18a

Goizean hodei ugari izango da zeruan eta hodei hauek oraindik tarteka euri txiki pixka bat utziko dute.

Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk zabalduko dira, nahiz eta, hodeiek nagusi izaten jarraitu. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan  joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean goiz hodei hondar batzuk izango dira zeruan, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zeru urdina eta giro eguzkitsua nagusituko dira eguna amaitu bitarte. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 15-16 graduan joaz goia. Gauean oskarbi geratuko denez dezente hoztuko du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!