Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 17a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta zerua estali xamarrik izango da, non tarteka euri txiki pixka bat izango den. Hala ere, oso gutxi botako du.

Arratsaldean orokorrean ateri egongo da eta tarteka ostarte txiki batzuk agertuko dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.

Pixkanaka jasotzen hasiko da eguraldia bihar. Goizean hodei ugari izango da zeruan eta hodei hauek oraindik tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarteak nagusitzen joango dira, egun amaieran nahiko giro argia izango delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan  joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!