Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 16a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan, zerua estalirik izango dutelarik eta hodei horiek tarteka euri zaparrada txiki batzuk utziko dituzte egun osoan zehar.

Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 10-12 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta zerua estali xamarrik izango da, non tarteka euri txiki pixka bat izango den. Hala ere, oso gutxi botako du. Arratsaldean orokorrean ateri egongo da eta tarteka ostarte txiki batzuk agertuko dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 10-13 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!