Giro beroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 13a

Goizean goizetik hasita eta aurreko egunetako joera errepikatuz, zeruan ia ez da hodeirik agertuko eta eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du egun osoan zehar

Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura balio maximoek nabarmen egingo dute gora eta bero egingo du, 25-28 graduan joko dutelarik goia termometroek egunaren erdiko orduetan. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar ordea pixkanaka hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio. Goizean hego-haizea ibiliko da, eguerditik aurrera ipar, ipar-mendebaldekoa nagusituko delarik. Tenperaturak behera egingo dute, 23-25 graduan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!