Udaberri sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 12a

Nahiz eta goizean behe-laino pixka bat ager daitekeen, segituan jasoko du eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun guztian zehar, non ia ez den hodeirik ikusiko zeruan.

Ipar-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak nabarmen egingo du gora, 22-25 graduan joko dutelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

Giro beroa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita eta aurreko egunetako joera errepikatuz, zeruan ia ez da hodeirik agertuko eta eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du egun osoan zehar. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura balio maximoek nabarmen egingo dute gora eta bero egingo du, 25-28 graduan joko dutelarik goia termometroek egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!