Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 11

Goiz hotz baten ostean, egunean zehar  eta bereziki goizen hodei bakanen bat edo beste ikusiko bada ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 15-18 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Udaberri sasoiko giroa izango dugu bihar. Nahiz eta, goizean behe-laino pixka bat ager daitekeen, segituan jasoko du eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun guztian zehar, non ia ez den hodeirik ikusiko zeruan. Ipar-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak nabarmen egingo du gora, 22-24 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!