Egonkortzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 10a

Pixkanaka egonkortzen hasiko da. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri txiki modura zertxobait bustiko du.

Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 12-15 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro ederra izango dugu bihar. Goiz hotz baten ostean, egunean zehar hodei bakanen bat edo beste ikusiko bada ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 14-17 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!