Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 9a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, tarteka ostarte txiki batzuk ireki eta zaparrada giroa izango da.

Zaparradak egun osoan zehar emango dira, non tarteka mardul botako duen. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 8-12 graduan joaz goia. Goizean elur-maila 800-1.000 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean gora egingo du.

Pixkanaka egonkortzen hasiko da eguraldia bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri txiki modura zertxobait bustiko du. Arratsaldean ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 10-14 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!