Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 7a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik, giro ateri eta lasaia izango da.

Arratsaldean ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du, non tarteka zaparrada mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hego-haizeak joko du egunaren lehen zatian, baina arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Antzeko joera errepikatuko da bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina giroa lasaia izango da. Arratsaldean zehar mendebaldetik barrena zerua estali egingo da, fronte bat iritsiko da eta euritara joko du, non egun amaieran zaparrada mardulak espero diren. Goizean hego-mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 20-22 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!