Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 6a

Goizean zeruan hodeiak eta ostarteak eta giro ederra nagusituko dira. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiek zerua nahiko estalirik utziko dute, baina inolako ondoriorik ekarri gabe.

Gauean ez da baztertzen ekaitz bakanen bat lehertzea. Haizeak hegotik zakar joko du goizean, arratsaldean aldakor eta ahul geratuz. Tenperatura antzeko edo zertxobait gorago kokatuko da, 24-27 graduan joaz goia. 

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik, giro ateri eta lasaia izango da. Arratsaldean ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du, non tarteka zaparrada mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hego-haizeak joko du egunaren lehen zatian, baina arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!