Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 5a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da beste egun batez jarraian.

Hego-haizeak zakar joko du, bolada oso zakarrekin egunaren azken orduetan eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zeruan hodeiak eta ostarteak eta giro ederra nagusituko dira. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiek zerua nahiko estalirik utziko dute, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Gauean ez da baztertzen ekaitz bakanen bat lehertzea. Haizeak hegotik zakar joko du goizean, arratsaldean aldakor eta ahul geratuz. Tenperatura antzeko edo zertxobait gorago kokatuko da, 24-27 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!