Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 4a

Egun osoan goi-mailako hodei fin batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte.

Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, egunaren bigarren zatian bolada oso gogorrekin. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 21-24 gradu bitartean joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango da beste egun batez jarraian. Hego-haizeak zakar joko du, bolada oso zakarrekin egunaren azken orduetan eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 23-26 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!