Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko apirilaren 3a

Goizean hodei guneren bat edo beste agertuko bada ere, ostarte zabalak nagusituko dira eta halaxe jarraituko du eguna amaitu bitarte, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko delarik.

Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean aldakor xamar geratuko delarik, tarteka ipar ukitu batekin. Tenperaturak gora egingo du 19-22 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei gutxi batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, egunaren bigarren zatian bolada oso gogorrekin. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 21-23 gradu bitartean joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!