Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 27a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta hodei hauek egun zehar tarteka zaparrada txikiren bat edo beste utziko dute, nahiz eta, oso euri gutxi botako duen.

Gauean hori bai, euritarako joera nabarmenagoa hartuko du eguraldiak. Egunaren gehienean hego-mendebaldeko haize harroa ibiliko da. Gauean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura igo egingo da, 13-16 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Zeruan egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk irekiko diren. Ez da baztertzen uneren batean zertxobait bustitzea, baina euritarako joera oso txikia izango da. Hego/hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 18-20 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!