Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 26a

Goizean zaparradak izango dira, non lehen orduan mardulak izango diren.

Eguerditik aurrera askoz euri gutxiago izango da. Mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 8-12 graduan joaz goia. Elur-maila 800-1.000 metroan kokatuko da.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non orokorrean hodeiak nagusituko diren. Hala ere, orokorrean ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!