Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 24a

Goizean hodeiak nagusi izanagatik ostarte txikiren bat edo beste izango da eta nahiko ateri egongo da.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan hodeiak trinkotu egingo dira, euri pixka bat egitea baztertu gabe. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta gauean ostarteren bat edo beste zabalduko da. Ipar-haize finaren eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beste pixka bat egingo du behera, 10-12 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak nagusi izanagatik ateri egongo da. Arratsaldean zehar fronte baten eskutik zerua estali egingo da eta euritara joko du, ilunabarrean eta gauean euria gogotik egingo duelarik, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hego-haizea ibiliko da goizean, azken orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura igo egingo da, 12-14 graduan joaz goia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!