Arratsaldean zehar atertu egingo du eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste ere agertuko da. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan zehar, tarteka bolada biziekin. Tenperaturaren beherakada nabarmentzekoa izango da, non nekez gaindituko dituzten 11-13 graduak egunaren erdiko orduetan.
Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak nagusi izanagatik ostarte txikiren bat edo beste izango da eta nahiko ateri egongo da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan hodeiak trinkotu egingo dira, euri pixka bat egitea baztertu gabe. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du eta gauean ostarteren bat edo beste zabalduko da. Ipar-haize finaren eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beste pixka bat egingo du behera, 10-12 graduan joaz goia.