Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 22a

Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira iparraldetik barrena, azken orduetan hodeiak ugariak izango direlarik. Ez da baztertzen gau erditik gertu euritara jotzea. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira, litrotan orokorrean gutxi pilatuko delarik. Arratsaldean zehar atertu egingo du eta azken orduetan ostarte txikiren bat edo beste ere agertuko da. Ipar-haizea nagusituko da egun osoan zehar, tarteka bolada biziekin. Tenperaturaren beherakada nabarmentzekoa izango da, non nekez gaindituko dituzten 11-13 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!