Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 21a

Goizean hodei batzuk agertuko dira eta egunsentian ekaitzen hondarren bat izan daiteke.

Hala ere, goizean bertan ostarteak nagusituko dira, giro ederrarekin. Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira, giro eguzkitsua izango delarik. Gauean berriz ere hodeiak ugarituko dira. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 20-23 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira iparraldetik barrena, azken orduetan hodeiak ugariak izango direlarik. Hala ere ateri egongo da. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!