Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 20a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira.

Arratsaldean aldiz bero-hodeiak garatuko dira, arratsalde erditik aurrera ekaitzen bat lehertzeko aukera dagoelarik, gogor xamarrak izatea baztertu gabe. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira eta egunsentian ekaitzen hondarren bat izan daiteke. Hala ere, goizean bertan ostarteak nagusituko dira, giro ederrarekin. Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira, giro eguzkitsua izango delarik. Goizean haize aldakorra ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!