Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 16a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da eta tarteka zerua zikin xamarrik edukiko dute.

Hala ere, ez da euririk espero eta eguraldi lasai eta atsegina izango dugu. Hego-haizea nagusituko da, goizean ekialdeko ukituarekin eta arratsaldean mendebaldekoarekin. Tenperatura balio maximoek gora egingo dute, 20-22 graduan joaz goia. 

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar berriz ere erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira eta zerua zikin xamarrik mantenduko dute. Hala ere, giroa ateri, lasai eta ederra nagusituko da. Hego, hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, balore oso epelak harrapatuz. Maximoak 22-24 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!