Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 15a

Giro zertxobait nahasiagoa izango dugu gaur. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro ederra nagusituko dira.

Eguerdi aldera ordea, erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua zikinago utziko dutelarik, uneren batean zaparrada isolaturen bat botatzea baztertu gabe. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea ostarteak nagusituko dira berriro. Haizea aldakor antzean ibiliko da, arratsaldean iparraldeko ukituarekin. Tenperaturak behera egingo du, 16-19 gradu bitartean joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da eta tarteka zerua zikin xamarrik edukiko dute. Hala ere, ez da euririk espero eta eguraldi lasai eta atsegina izango dugu. Hego-haizea nagusituko da, goizean ekialdeko ukituarekin eta arratsaldean mendebaldekoarekin. Tenperatura balio maximoek gora egingo dute, 20-22 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

Eguraldi nahasia

Ataria 2024 mar 15 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!