Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko martxoaren 14a

Goizean zerua ia erabat garbi agertuko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean zehar tarteka hodei baxu batzuk agertuko dira mendebaldetik barrena, baina ostarte zabalek nagusi izaten jarraituko dute eta giroa ederra izango da. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura antzeko kokatuko da, 18-21 graduan joaz goia.

Zertxobait giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro ederra nagusituko dira. Eguerdi aldera ordea erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, zerua zikinago utziko dutelarik, uneren batean zaparrada isolaturen bat botatzea baztertu gabe. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea ostarteak nagusituko dira berriro. Haizea aldakor antzean ibiliko da, arratsaldean iparraldeko ukituarekin. Tenperaturak behera egingo du, 16-19 gradu bitartean joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!